Aurtengo Gipuzkoako batel liga amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta, pasa den asteburuan ligako zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldiak jokatu eta gero.
Larunbatean Zumaian jokatu zen ligako zortzigarren jardunaldia, eta herriko batelek honako emaitzak lortu zituzten:
- Infantil neskak: zortzigarren.
- Infantil mutilak: Zumaia lehena, eta ontzi mistoa bosgarren.
- Promesa neskak: Zumaia B zortzigarren, Zumaia A hamahirugarren, Zumaia C hamalaugarren eta Zumaia D 22.
- Promesa mutilak: seigarren.
- Absoluto mutilak: hirugarren.
Igandean, berriz, Ipar Euskal Herriak hartu zuen bederatzigarren jardunalda. Donibane Lohizunen jokatu ziren estropadak, Urdazuri ibaian, hain zuzen. Telmo Deun arraun elkarteko ontzien emaitzak hauek izan ziren.
- Infantil neskak: hirugarren.
- Infantil mutilak: Zumaia lehena, eta ontzi mistoa zazpigarren.
- Promesa neskak: Zumaia A hamaikagarren, Zumaia B hamahirugarren, Zumaia C hamalaugarren eta Zumaia D hogeigarren.