Santelmoetarako prestatu duten egitaraua iragarri dute jada IAk eta GKSk

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 27a, 16:00

IA eta GKSko kideak santelmoetako egitaraua aurkezten. (IA-GKS)

Apirilaren 14tik aurrera ospatuko dira Zumaian San Telmo jaiak. Iaz egin bezala, egitarau komuna prestatu dute Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak. 

Ikasle Abertzaleek eta Gazte Koordinadora Sozialistak iragarri dute jada aurtengo santelmoetarako prestatu duten egitaraua. Iaz egin bezala, Torreberri parean kokatuko dute jaietarako txosna, eta kirol saioak, bazkaria eta musika emanaldiak izango dira festetako bi asteburuetan.

Egitaraua

Apirilak 14, ostirala

18:00etan, Odieta frontoian, pilota ikuskizuna. Pala egokitua binaka.

Arratsaldean zehar, Izar Haitz garagardo artisau dastaketa.

Apirilak 15, larunbata

21:30ean, Torreberri gaztetxeko aterpean, Bassagain Sound System. Ondoren, DJ sesioa: Julen Lujan, Saizar eta Guija.

Apirilak 22, larunbata

14:30ean, Torreberri gaztetxeko aterpean, ikasle eta gazte bazkaria. Bazkalostean, kontzertu akustikoa: Katarsia.

22:00etan, Torreberri gaztetxeko aterpean, kontertuak: Animales Muertos, Rodeo, Mehatxuka eta Ukabil.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide