Jorge Murgiondok irabazi du Distiraren martxoko lehiaketa soziala

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 28a

Argazki honekin irabazi du Murgiondok martxoko argazki lehiaketa. (Jorge Murgiondo)

Erretratua izan da Distira argazki elkartearen martxoko lehiaketa sozialeko gaia. Guztira hamabi argazkilarik parte hartu dute 24 lanekin. 

Hilero egin bezala, Distira argazki elkarteak martxoan ere lanean jarri ditu bere bazkideak. Erretratua izan da hileko gaia eta elkarteko kideek modelo lanak ere egin behar izan dituzte oraingo honetan. Guztira hamabi bazkidek hartu dute parte, 24 lanekin. Epaimahaiaren iritziz, Jorge Murgiondoren argazkia izan da lehiaketako onena; Soraya Lopezentzako izan da bigarren saria, eta hirugarrena Ivan Rodriguezentzako. 

Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide