Oinarrizko Internet ikastaroa antolatu du Beheko Plaza elkarteak

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 28a

Apirilaren 18tik 28ra bitartean emango da ikastaroa.

Zumaiako Kzgunearekin elkarlanean antolatu du ikastaroa eta apirilaren 18tik 28ra bitartean emango da. 

Oinarrizko Internet ikastaroa antolatu du Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak Zumaiako Kzgunearekin elkarlanean. Apirilaren 18tik 28ra bitartean emango da, arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara bitartean. 

Ikastaro honetan parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute elkarteak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan duen bulegoan, astelehenetik ostegunera, 11:00etatik 12:00etara bitartean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide