Branka eraikinean kokatzen da eguneko zentroa, eta hango erabiltzaileekin lanketa abiatu du ikasturte honetan Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak. Hamabostean behin joaten dira eskolako kideak Brankara, musika abiapuntu hartuta, bertako erabiltzaileekin hezkuntza proiektu hau gauzatzera.
Urtean zehar ikasitakoa familiartekoen aurrean erakusteko ekitaldia egin zuten atzo Torreberrin. Musika eta Dantza Eskolako zuzendari Sofia Oriak eskertu egin zuten adinekoek erakutsitako prestutasuna, eta azaldu zuen beso zabalik hartu dituztela.
Egitarauarekin jarraituta, gaur, 18:30etik aurrera, ahots teknikako ikasleen saioa izango da Zumaienako Baso Magikoko domoan. Bihar eta etzi eskolako ikasleen entzunaldiak izango dira: bihar, 18:30ean hasita, Musika Bandak Ubillosen duen lokalean; eta ostegunean, 17:30ean, Aita Mari zineman.