Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herri batzarra egingo du EH Bilduk, bihar Oxforden

Juan Luis Romatet 2023ko mar. 30a, 09:34

Hauteskunde programa aurkezteko herri batzarra egingo du Zumaiako EH Bilduk bihar, ostirala, 17:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. 

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako programaren erakutsiko die Zumaiako EH Bilduk bilkideei eta herritarrei bihar, ostiralez, egingo duen herri batzarrean. Hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea ere iragarriko du koalizioak batzarraren amaieran.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide