Etxape zentro sozialista aurkeztuko dute datorren astean

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 30a

Aita Mari auzategian kokatzen da Etxabe zentro sozialista. (Gedar.eus)

Etxape zentro sozialista aurkezteko ekitaldiak antolatu ditu Urola Kostako Kontseilu Sozialistak datorren asterako. Aurretik, larunbat honetan bertan lan saioa izango dute.

Aita Mari auzategian kokatzen da Etxape zentro sozialista, Eroskiren supermerkatu zaharra kokatzen zen lekuan. Iazko azaroan okupatu zuten lokala, eta behin Eroskirekin akordio bat lortu ondoren, eraikina egokitzeko lanetan aritu dira.

Horren guztiaren emaitza argitara eman nahi dutela adierazi du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Datorren ostegunean izango da, apirilaren 6an. 12:00etan izango da ekitaldia eta zentro sozialista ikusteko eta proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango da. Ondoren, 14:00tan bazkaria egingo dute. Jarraian kontzertu akustikoa izango dute. 

Aurretik, larunbat honetan bertan, apirilaren 1ean, lan eguna izango dute Etxapen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide