Lau urteren ondoren Zumaiako Udalak Keretxudi Baratze Parkeko partzela guztiak berriz esleitu ditu, eta behin-behineko eta itxarote zerrendak argitaratu ditu. Keretxudi Baratze Parkeak 48 baratze ditu eta horietako bakoitzak, gutxi gorabehera lau metro karratuko azalera du. Parkearen gainontzeko espazio guztia komunitarioa da (zerbitzuen eraikina, bideak, ureztatzeko putzuak, konposta egiteko guneak eta abar).
Behin-behineko zerrendan agertzen diren herritarrek bihar arte izango dute erreklamazioak aurkezteko aukera. Behin erreklamazioak ebatzita, Zumaiako Udalak behin-betiko zerrenda argitaratu eta baratzeak esleituko ditu.
Behin-behineko esleituen zerrenda eta itxarote zerrenda hemen ikusgai.