Elkarretaratzea egin dute Zumaian, Etxeko eta Zaintza Langileen Nazioarteko egunean

Juan Luis Romatet

Saregileen plazan egin dute ekintza. (Juan Luis Romatet)

Etxeko eta Zaintza Langileen Nazioarteko eguna da gaur eta Malen Etxea, Zumaiako Mugimendu Feminista eta Zumaiako Emakumeon* Etxeko kideek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Saregileen plazan. 

Saregileen plazan egin dute kontzentrazioa gaur eguerdian. Bi ziren gaurko ekintzaren bidez egindako aldarrikapenak. Batetik, etxeko eta zaintza langileen eskubideak bermatzea eta interna lanen deusestatzea, eta bestetik, Atzerritarren Legearen erreforma dela eta, atzerriko langile guztiei lan egiteko egoitza baimena ematea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide