Aita Mariko entzunaldiarekin bukatu dira Musika Eskolak Aste Santu aurreko egunetarako prestatutako ekitaldiak

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 31

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleen entzunaldia izan zen atzo arratsaldez Aita Mari zinema aretoan. Bakarka edo taldeka aritu ziren haurrak guraso zein familiartekoan aurrean.

Aste Santu aurreko egunetarako lau saio prestatu ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak, eta atzo arratsaldekoa izan zen azkena. Aita Mari zinema aretoan egin zen entzunaldia eta bakarka batzuk, taldeka besteak, ikasturtean zehar erakutsitakoa erakusten aritu ziren haurrak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide