'Mari(dos)' eta 'Momiak' filmak emango dira asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 1a

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango da asteburuan Aita Mari zinema aretoan. 

Asteburu honetan ere bi film emango dira Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Gaur, bihar eta etzi Mari(dos) komedia espainiarra ikusteko aukera izango da. Paco Leon eta Ernesto Alterio dira film honetako protagonistak. Saioak 19:30ean izango dira hiru egun horietan, eta sarrerak aurrez eros daitezke hemen.

Igandean, berriz, Momiak animazioko filma emango da Aita Marin, euskaraz. Filmerako sarrerak hemen eros daitezke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide