Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdian parte hartuko du gaur Goikoetxeak

Juan Luis Romatet 2023ko martxoaren 31

IƱaki Osa Goikoetxea gaurko jaialdiko aurkezpenean. (Jai Alai News)

Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdia jokatuko da gaur Gasteizen. Emakumeen eta gizonen aldeko partida bana jokatuko da, eta bigarren horretan arituko da Iñaki Osa Goikoetxea. Partida ETB-1en emango da gauez. 

Zesta-puntako bi partida jokatuko dira gaur arratsaldez, 19:30etik aurrera, Gasteizeko Olabe frontoian. Araba Euskarazen aldeko jaialdia izango da, eta emakumeen eta gizonen partida banaz osatuko da.

Orain aste gutxi Durangoko Ezkurdin jokatu den emakumeen Winter Serieseko errebantxa jokatuko da lehenbizi, eta bertan Erika Mugartegi eta Arai Lejardi markinarrek Durangon irabazitako txapela defendatuko dute. Aurrean Maite Ortiz de Mendibil gasteiztarra –orain gutxira arte Zumaiako klubarekin aritutakoa– eta Maialen Aldazabal berriatuarra izango dituzte.

Ondoren, gizonen partida jokatuko da, eta Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarra izango da partaideetako bat. Julen del Rio gasteiztarrarekin osatuko du bikotea, eta Barandika eta Lekerika izango dituzte aurkari.

Jaialdia 19:00etan jokatuko da. ETB-1ek 22:15etik aurrera emango du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide