Pilotako txapelketa herrikoietarako izen ematea zabaldu dute

Juan Luis Romatet

Odietan jokatuko dira partidak. (Juan Luis Romatet)

Ezkuzko eta palako txapelketa herrikoiak antolatuko ditu aurten ere Zumaiako Kirol Elkarteak. Bietarako izen-ematea zabaldu dute jada. 

Zumaiako Kirol Elkarteak zabaldu du jada eskuzko eta palako txapelketa herrikoietarako izen-ematea. Pilotariek apirilaren 23ra arte izango dute apuntatzeko aukera. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute zpelkartea@gmail.com helbidera. Pilotari bakoitzak 10 euro ordainduko ditu.

Antolatzaileek azaldu dutenez, eskuzko partidak ostiral arratsaldetan jokatuko dira; palakoak, berriz, ostegun eta larunbatetan. Denak ere Odieta pilotalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide