Santelmoetako olagarro zopa lehiaketarako izen ematea zabaldu du Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 2a

Torreberriko aterpean egin ohi da lehiaketa.

Urtero egin bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak olagarro zopa lehiaketa antolatuko du San Telmo jaien repetizioetan. Apirilaren 22an izango da, larunbata, 10:00etatik 13:00etara bitartean. 

Herriko elkarteei zuzendutako lehiaketa izan ohi da –elkarteak gonbidatuta daude jada–, baina leku libreak izan ohi direnez, norbanakoei ere parte hartzera gonbidatu ditu antolakuntzak. Izenak Beheko Plazak Gurrutxaga plazako gizarte zentroan duen lokalean eman ditzakete interesdunek. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide