Bidaiatzeko beste modu bat

Ariane Vierbücher-Gipuzkoako Hitza

2021ean sortu zuten proiektu hau. (Mochileros Meraki)

2021etik bidaiari profesionalak dira Josune Herencia zumaiarra eta Bittor Tena urretxuarra: Mochileros Meraki proiektua daukate abian. Hainbat herrialdetara taldeko bidaiak antolatzen dituzte urtero.

Meraki. Zer den? Hitz bat baino gehiago, kontzeptu bat da, eguneroko ekintzetan aplika daitekeen bizitza filosofia bat. Grekotik hartutako hitza da, eta egiten den gauza bakoitzean arima, bihotza, sormena eta maitasuna jartzea esan nahi du. Eskuetan eta bizitzan gertatzen den guztian aztarna bat uztea da. Ondorioz, bizitzako edozein ekintzari aplika dakioke, baita bidaiatzeari ere. Hain zuzen ere, Josune Herenciak (Zumaia, 1991) eta Bittor Tenak (Urretxu, 1997) euren egin dute kontzeptu hori; 2021ean Mochileros Meraki bidaia proiektua jarri zuten abian eta sendotuta daukate jada.

“Bidaiatzeko beste modu bat da gurea, kontzienteagoa, jasangarriagoa; tokian tokiko pertsonekin eta kulturarekin nahasiz eta haiengandik edanez, harremanei garrantzia emanez, gauza txikienak esperientzia erraldoi bihurtuz, justua izanez,…”, deskribatu du Herenciak. “Une oro esperientzia eta ezagutza berriak bilatzen dituztenentzako da hau”, borobildu du Tenak.

Artikulua Gipuzkoako Hitzan irakurri daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide