Kanpalekuetarako bidean dira dagoeneko Darahlik antolatu duen bidaiako lagunak. Goizeko 9:00ak aldera atera dira Sagarbide paretik Madrilgo aireportura bidean. Elkarteak antolatzen duen seigarren bidaia da, eta oraingo honetan Zumaiako ikastetxeetako 40 ikaslek izango dute erbestean, desertuaren erdian, bizi den herri hau ezagutzeko aukera. Kanpalekuetan igaroko dituzten egunetan hainbat proiektu gauzatuko dituzte, gainera.
UKTko kazetari bat ere bidaia honetako kidea da eta han ikusitakoak eta bizitakoak ekarriko ditu webgune honetara.