Lukiek hirukote mungiarrak eta Breaking Brokkoli laukote zumaiarrak kontzertuak eskaini zituzten atzo gauez Torreberri Gaztetxean. Bizkaitarrek zaletu ugari dituzte, eta atzokoan ere ez zuten hutsik egin. Giro beroa bizi izan zen bart gaztetxean.
Lukiekek iaz ere jo zuen Zumaian, San Telmo jaien barruan txosna eremuan emandako kontzertuan, eta orduan gertatu bezala, oraingoan ere rock alternatiboa eta punkaren arteko zaparrada galanta eskaini zuten.
Aurretik, gauari hasiera emanaz, Breaking Brokkoliren txanda izan zen. Aspaldi elkarrekin jo gabe, berriro ere zuzenean ikusteko aukera izan zen. Kanta propioez gain, Blur, Arctic Monkeys edota Rage Against the Machine taldeen bertsioak ere jo zituzten.
