Erramuak bedeinkatuz eman dio hasiera parrokiak Aste Santurako prestatutako ospakizunei. Bedeinkazioa komentu aurrean egin ohi da, baina euriagatik parroki bertako zimitariora eraman dute gaurkoan. Herritar ugari bertaratu da, erramuak eskutan, ekitaldian parte hartzera.
Datozen egunetara begira honako ekitaldiak prestatu ditu parrokiak:
Apirilak 6, Ostegun Santua
19:00etan elizkizuna eta 21:30ean otoitzaldia.
Apirilak 7, Ostiral Santua
10:00etan, Gurutz bidea Foruen plazatik Arritokieta ermitara. 19:00etan, elizkizuna parrokian. Honen amaieran boluntariori bada eta eguraldiak laguntzen badu Jaunaren hilobiratzea izango dute.
Apirilak 8, Larunbat Santua
19:00etan, elizkizuna.
Apirilak 9, Pazku igandea
10:30ean, resurrexit Arritokietan; 11:00etan, elizkizuna parrokian.