Zabaldu dute izen ematea padel txapelketarako

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 4a

Iazko padel txapelketako parte hartzaileak.

Padel txapelketa antolatu du aurten ere Zumaiako Kirol Patronatuak. Interesdunek gaurtik aurrera eman ditzakete izenak.

Zumaiako Kirol Patronatuak gaur zabalduko du aurtengo padel txapelketarako izen emate epea. Kirol proba honetan partu hartu nahiko duten lagunek apirilaren 20ra arte izango dute izenak emateko aukera.

Txapelketa hau Lubaki kiroldegiko padel pistan jokatuko da. Parte hartu ahal izateko izen emate orria bete eta ordainketa egin beharko da eta Lubaki Kiroldegiko sarreran laga epea amaitu aurretik. 

Lubakiko bazkide direnek 30 euro ordainduko dituzte bikoteko, eta bazkide ez direnek 30 euro bikoteko, gehi kiroldegiko sarrera edo bonoa pertsonako. Bono horrek kiroldegi guztia erabiltzeko aukera ematen du.

Ordainketak egiteko bi aukera daude: Lubaki kiroldegian bertan txartelarekin edo eskuz; edo diru sarrera bidez ES33 2095 5174 9810 6426 5134 kontu korronte zenbakian. Sarrera egiterakoan bikotearen izen-abizenak zehaztu beharko dira. 

Partida hiru setetako onenak irabazi du; tie breaka eta urrezko puntua izango dira. Gainontzeko kontuetarako araudia honakoa izango da. 

Txapelketa antolatzeko edo azken xehetasunak erabakitzeko bilera apirilaren 21ean egingo da, ostiralez, 19:00etatik aurrera Lubaki kiroldegian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide