Oinez edo korrika, Zumaiako inguruak ezagutzen

Juan Luis Romatet

Zumaia Biran parte hartu zuten herritar batzuk. (Indamendi M.B.)

Zumaia Bira edo, bere garaian ezagunagoa zen bezala, Zumaiako Buelta egin zuten igandean, Indamendi bazkunak antolatuta. Eguraldia ez zuten lagun izan oraingoan. 

Goizeko 9:00etan elkartu ziren mendizaleak Zumaia Bira egiteko. Batzuek korrika egin zuten bidea; besteek nahiago izan zuten oinez egin. Guztira, 17 kilometroko bidea egin zuten; 12 kilometro Eskola Kirola ekimenean parte hartzen duten haurrek.

Indamendiren webgunean ikus daitezke egunak emandako argazkiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide