Santelmoak ospatzeko prestatzen hasia da dagoeneko herria. Hamar egun barru hasiko dira festak herrian, eta era batera edo bestera ekitaldiak antolatzen aritu diren talde eta erabileak prestaketen azken txanpan dira.
Danborraden kasua da. Apirilaren 16an aterako dira bi danborradak herriko kaleetara. Haurrena eguerdian aterako da, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Helduena gauez, eta haren burrunbak lagunduko du Kofradiako banderaren igoera.
Biek ere azken entsegu saioak egingo dituzte datozen egunotan. Haurren danborradako azken entseguak apirilaren 11, 12 eta 13an izango dira, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Helduek ere hiru saio izango dituzte: apirilaren 11koa eta 13koa 21:00etatik 22:00etara bitartean izango da, eta hilaren 12koa 20:30etik 21:30era. Bi danborraden kasuan, entseguak Herri Eskolak Sagarbiden duen gimnasioan egingo dira.