2023/05/05 20:00etan

Antzerkia

Antzerkia: Sagastitarrak

Antzerkia: Sagastitarrak
Aita Mari aretoa, Zumaia

Txalo produkzioaken Sagastitarrak antzezlana ikusteko aukera izango da maiatzaren 5ean, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. 

Sagastitarrenean –goi-burgesiako familian- alabarekin ez da giro. Ane, giza-ekintzaile feministak, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. “Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean”  Anton Sagasti, familia-buruarentzat, ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane, alabak, abizena aldatzeko asmotan atzera egin dezan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide