Helene Alberdiren elkarrizketa, apirileko Baleike aldizkarian

Juan Luis Romatet

Kalean da dagoeneko apirileko Baleike aldizkaria. Besteak beste, Helene Alberdi triatletari egindako elkarrizketa irakurri daiteke bertan. 

Helene Alberdi triatletari egindako elkarrizketa irakurri daiteke apirileko Baleike aldizkarian. Kirol honetan izandako hastapenez, emandako hobekuntzaz edo denboraldi berrira begira dituen asmo eta ametsez jarduten du Alberdik. Bideo honetan ikus daiteke elkarrizketaren laburpen bat.

Zumaiako Ludotekako eta Gaztetxolako hezitzaileekin ere egon da Baleike zenbaki honetarako prestatutako erreportaje baterako. Beraien lanez aritu dira, baita gizartean oro har, baina bereziki gaztedian izandako aldaketez ere. Zenbaki honetako erretratuko protagonista, berriz, Agustin Etxabe tabernaria da. 

Bazkideak beraien postontzietan jasoko dute aldizkaria; bazkide ez direnek honako lekuetan erosi ahal izango dute: Agurtzane okindegian, Amaiako Plazako Ogi Berrin, Arkupe okindegian, A3n, Mandalan eta Aizpurua liburudendan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide