Santelmoak, gero eta hurbilago

Juan Luis Romatet 2023ko api. 5a, 16:32

Udaleko eta talde eta eragileetako ordezkariak egitarauaren aurkezpenean. (Zumaiako Udala)

Apirilaren 14tik aurrera ospatuko dira San Telmo jaiak Zumaian. Udalak eta antolakuntzan aritu diren elkarte eta egileek iragarri dute jada festetako egitaraua. 

Santelmoak hasteko gogotsu dira herritarrak. Apirilaren 14an hasi eta bi asteburutan murgilduko da Zumaia arrantzale kutsuko festa giroan. Udaleko Kultura Sailak eta egitarua osatzen lagundu duten elkarte eta eragileek aurkeztu dute dagoeneko festa hauetako egitaraua. Kulturak, kirolak, gastronomiak eta alaitasunak beraien tartea izango dute aurtengo jaietan ere. 

Festak espazio seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu udalak herritarrak. Hala, asteburu osoan zehar eraso matxisten aurkako gunea izango da Saregileen plazan, 23:00etatik 03:00etara.

Bestalde, "festaz ingurukoekiko zein inguruarekiko errespetuarekin gozatzeko" deia egin dute jaien antolatzaileek. Kontsumo arduratsurako deia ere egin die herritar zein bisitari guztiek. Horri lotuta, herriko nerabeekin lanketa egiteko, bi larunbatetan Ai Laket! elkarteko hezitzaileak egongo dira Zumaiako kaleetan.

Egitaraua

Ostirala, 14

18:00, Odietan, GKS-k eta IAk antolatuta, pala egokitua binaka.

22:00, Zumaienan, bertso jaialdia: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Jone Uria. Gai-jartzailea: Jon Maia.

22:00, Txosna eremuan, DJgaua: Azkura, Magnolia eta Loti.

Larunbata, 15

11:00, Udal Txistulari Bandaren kalejira.

12:00, San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian, jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta.

Ondoren, Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, trikitilariak eta Bertso Eskolako ikasleak.

12:30, Zumai txaranga kalejiran eta trikitilariak herrian zehar.

13:00, Ondartxon, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzak. Euria eginez gero, Zumaiena aretoan.

13:45, Kofradiako plazan, Zumaiako Arku Dantza.

14:30, Herri eskolako frontoian, gazte bazkaria.

17:00, Odietan, Gaztetxoentzat, kuadrillen arteko herri kirolak.

18:00, Eusebio Gurrutxaga plazan hasita, Joxe Mendizabalekin kantu kalejira.

Bazkalondoan, Gazte Asanbladak antolatuta, Elektrotxorongo elektrotxaranga kalejiran.

21:30, Torreberrin, GKS eta IAk antolatuta, Bassagain Sound System. Ondoren, DJ sesioa: Julen Lujan, Saizar eta Guija.

22:30, Txosna eremuan, Gazte Eguna. KontzertuakMICE, Kokein eta TOC.

22:30, Kofradian, dantzaldia: Bide Batez.

23:30, Txosnagunetik abiatuta, Kalea eta gauak gureak dira manifestazioa.

Igandea, 16

8:00, Goiz soinua Ustekabe txarangarekin.

11:00-13:30, Oxford aretoan, Santelmoetako XX. Scalextric torneoa.

11:30, Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat.

12:00, Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda.

13:00, Ustekabe txarangaren saioa.

16:30-19:00, Oxford aretoan, Santelmoetako XX. Scalextric torneoa.

17:00 Udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak.

18:00, Txosnagunean kontzertuak: Karter eta Hoben.

18:30, Torreberri, antzerkia: Patata Tropikala, Azken eguzkilorea.

18:30, Ustekabe txarangaren kalejira.

22:15, Danborrada Berezia.

22:30, Kofradia, dantzaldia: Joselu Anaiak.

Gauerdian, Kofradian, Bandera igotzeaJose Luis Doval marinel ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak.

Danborrada amaitutakoan, berbena Joselu Anaiak taldearekin Kofradiako plazan.

00:30, Txosnagunean, pintxada: Esther Sound System.

Astelehena, 17: San Telmo Eguna

10:15, Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.

10:30, Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie.

11:30-14:00, Odietan, puzgarriak.

12:30, Incansables txaranga.

16:30-19:00, Odietan, puzgarriak.

17:30, Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak.

18:00, Kofradian, Plaza Dantzak eta gehiago.

18:30, kalejira Incansables txarangarekin.

19:30-22:30, Kofradian, dantzaldia: Lotxo.

Ostirala, 21

17:00, Eusebio Gurrutxaga plazan, Rana eta Pote txapelketa irekia, Beheko Plaza elkarteak antolatuta:

17:00etan, 12-16 urte / ondoren: +16 urte

19:30, Poteo feminista.

20:00, Oxford aretoa, Bertsofest.

21:00, Txosnagunean, bertsio gaua.

Larunbata, 22

10:00, Eusebio Gurrutxaga plazan, XXIII. Olagarro-zopa lehiaketa.

Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilariak.

11:00, Odieta plazan, haur jolasak: Kulkiren Baserriko herri kirolak.

12:00, Herriko kaleetan Beheko Plaza eta Lezoko Sutargi abesbatzak.

14:00, Txosna eremuan, Denak etxera! argazkia.

14:30, Herri bazkaria.

Ordu berean, Torreberrin, IA eta GKSk antolatuta, Ikasle eta gazte bazkaria. Bazkalostean, kontzertu akustikoa: Ktarsia.

17:30, Kofradia, Eneko magoaren Tilin-tilin ikuskizuna txikienentzat.

18:00, Urrezko aizkora txapelketa.

18:30, Jainekin txaranga.

19:00, Hamarru elektrotxaranga.

22:00-01:00, Kofradia, diskoteka DJ Davila.

22:00, Torreberrin, GKS eta IAk antolatuta, kontzertuak: Animales Muertos, Rodeo, Mehatxuka eta Ukabil.

22:30, Txosna eremua, kontzertuak: Eire, Olaia Inziarte eta Soinuz blai.

Igandea, 23

8:00, Goiz soinua Zumai txarangarekin.

11:30, Kofradian, trikiti kalejira Trikilekurekin

12:00, Itzurun hondartzan, zaldi lasterketa.

12:00, Iraunkorrak txarangaren kalejira.

17:30, Eusebio Gurrutxaga plazan, txikienentzat, DJ Porru.

18:00, Iraunkorrak txaranga.

18:00, Trainerillen estropadak, XXXVIII. San Telmo saria (gizonezkoak) eta IX. San Telmo saria (emakumezkoak).

19:30, Kofradian, erromeria: Sukar.

22:30 Sukar taldearen bigarren saioa.

Gauerdian Bandera jaistea eta santelmoei agurra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide