Udal eta foru hauteskundeak 2023

Posta bideko botoak tramitatzeko laguntza eskainiko die Zumaiako PSE-EE-k alderdikideei

Juan Luis Romatet 2023ko api. 6a, 11:00

Zumaiako Herriko etxean zabaldu du PSE-EE-k botoak tramitatzeko bulegoa. (Juan Luis Romatet)

Herriko Etxean dagoen bulegoa ireki du Zumaiako Elkarte Sozialistak maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan botoa ematera joan ezingo dutenek posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko.

Zumaiako PSE-EEk postaz botoa emateko laguntza eskainiko die bere alderdikideei. Bulegoa zabaldu du horretarako bere egoitzan, San Jose kaleko 11. zenbakian. Ostegunetan izango da bulegoa zabalik 17:30etik 19:30era bitartean. Maiatzaren 18ra arte izango da posta bidezko botoa emateko aukera. 

Alderdiak azaldu duenez, ezinduta edo gaixorik dauden pertsonak aukera izango dute etxetik notarioaren aurrean botoa emateko. Tramitazio hori Zumaiako Elkarte Sozialistaren bidez kudeatu daitekeela ere adierazi du, 943-14 30 16 telefono zenbakira deituta. 

Aldi baterako atzerrian egonda hautesmahaietara bertaratzerik ezingo dutenei ere botoa tramitatuko zaiela ere gaineratu du Zarauzko PSE-EE. Horretarako, botoa kudeatzeko epea apirilaren 29an itxiko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide