Emakumeon* Etxea itxita egongo da gaurtik apirilaren 17ra arte

Juan Luis Romatet

Zumaiako Emakumeon* Etxea itxirik egongo da datozen egunotan. Hala ere, edozein behar izanez gero posta elektroniko edo telefono bidez aukera izango da harremanetan jartzeko. 

Gaurtik apirilaren 17ra bitartean itxita egongo da Zumaiako Emakumeon* Etxea udaberriko oporrengatik. Hori dela eta, egun hauetan ez dute eskainiko harrerarik ohiko ordutegian.

Hala ere, adierazi dute barne lanetan arituko direla eta edozer behar izanez gero, telefono (633 43 27 62) edo posta elektroniko bidez (info@zumaiakoemakumeonetxea.eus) harremanetan jartzeko aukera  izango dela beraiekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide