Barrakak bueltan dira Gernika parkean

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 7a

Gernika parkeko barraketako atrakzioetako bat. (Juan Luis Romatet)

Aste Santuarekin batera eta San Telmo jaietako repetizioak bukatu arte izango dira feriako txosnak herriko parke honetan.

Koloreak, zarata, haurren oihuak, autotxokeen talkak, nerabeen arteko harremanak, atrakzioetako zirrara, txurro usaina, hori dena eta gehiago aurkituko dute Gernika parkean jarritako barraketera bertaratzen direnek.

Aste Santuaren hasierarekin batera kokatu dituzte atrakzioak bertan, eta behin santelmoetako repetizioak amaitzen direnean joango dira beste herri batera, Zumaian eskainitakoa errepikatzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide