Ostiral Santu eguna da gaur eta, ohi bezala, Arritokieta ermitarako gurutze bidea egin dute herriko fededunek. Foruen plazan, komentu aurrean, elkartu dira eta goizeko 10:00etan abiatu dira Arritokietara, bidean zehar dauden gurutze bakoitzaren aurrean geldialdiak eginez.
Arratsaldez, 19:00etan, elizkizuna izango da San Pedro parrokian, eta haren amaieran, boluntariorik bada eta eguraldiak laguntzen bada, Jaunaren hilobiratzea egingo dute.