Labarretan zenbait lan egin ditu aldundiak, "segurtasuna hobetzeko"

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 8a

San Telmo ingurutik Algorrira arteko bidean hesiak jarri ditu aldundiak, eta Algorri bertan eskailera berri batzuk ere egin ditu. 

Bisitari andana ari da izaten Zumaia Aste Santu honetan, eta horietako asko labarretara joan ohi da Zumaia eta Deba arteko flyscharen ikuspegiak erakarrita. Horren jakitun aste honetan bertan zenbait lan egin ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurune horretan.

Hala, San Telmo ermitaren ingurutik Algorrira arte labarren gainetik doan bidea hesien bidez mugatu du. Horrez gain, Algorrira jaisten den bidean eskailera berri batzuk ere egin dituzte, baita zelaietatik igarotzen diren bide batzuk harritxintxorren bidez estali ere. 

Lan hauekin bi helburu bete nahi direla ere adierazi dute aldundiko kideek. Batetik, ingurune horrek jasaten duen higadura saihestea, eta bestetik bertaratzen direnen segurtasuna hobetzea. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide