Zumaiako barraketan erdi prezioan ibiltzeko aukera izango da bi egunetan; hain zuzen, ostiral honetan eta hurrengoan, haurren eguna izango da eta hori aitzaki hartuta, erdi prezioan ibili ahalko da. Bestela esanda, egun horietan bidaia bakoitzak 1,25 euro eta 1,75 euroko prezioa izango dute. Gainontzeko egunetan, 2,50 euro kostatuko da, eta baten batek prezio garestiagoa izango du, 3,50 euro, hain justu ere.