Lucia Lacarraren 'In the Still of the Night' emanaldia ikusi nahi duten zumaiarrentzat deskontuak daude

Onintza Lete Arrieta

'In the Stills of the Night' obrako une bat.

Dantzari zumaiarrak ekainaren 3an estreinatuko du lana Donostiako Kursaalen, eta deskontua nahi dutenek udaleko Kultura sailari egin beharko diote eskaera. Bihar, osteguna, da horretarako azken eguna.

Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak ekainaren 3an estreinatuko du bere azken lana Donostiako Kursaalen Matthew Golding dantzaria lagun duela: In the Stills of the Night.

Sarrerak salgai daude, baina Zumaiako Udaleko Kultura sailak jakinarazi du zumaiarrek deskontua izango dutela, udalak hainbat sarrera gorde dituelako. Hala, A eremuko sarrerak 42 eurotan izan ordez 38 eurotan eskainiko dizkie zumaiarrei.

Eskaera egiteko azken eguna bihar da, osteguna. Interesa dutenek llomas@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute mezua, eta azaldu dute herritar bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahalko dituela deskontuarekin.

Eskaerak udalak gordeta dituen txartelak baino gehiago badira, zozketa egingo dute, eta horren emaitza eskaera egin dutenei jakinaraziko zaie ostiral honetan, hilak 14.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide