Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori? Pertsonak lanera joatean edo haurrak, bizikletan edo oinez joanez kotxean joan ordez, batez ere, bide motzak badira.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu? Bai, nire ustez bai. Eguzki plakak erabili ditazkegu edo lehen esan bezala, CO2 murrizteko kotxe gutxiago edo elektrikoak erabili.
Adibidez garraio publikoa ere erabiltzea?
Bai, hori da.
Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai, baina ez guztiz. Gauza batzuk, nire ustez, ezin dira guztiz energia iturri garbiekin erabili, baina erabiltzen hasten badira, hobeto.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, gainera gure inguruan mendi asko izanik oso ondo egongo litzateke eta kostan bizi garenez idea ona da.
Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Idea ona iruditzen zait, baina nire ustez ezingo genuke denok erabili. Izan ere, denok ez ditugu baldintza berdinak eta askoz ere merkeago balitz denok erabiltzeko, hobeto izango litzateke.