Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu?
Bada, ez, ez da bidezkoa, horrela lurrari kalte handia egiten ariko ginateke.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, posible izango litzateke, baina hori lortzeko guztion laguntza behar dugu, ez bakarrik norberarena. Guk, modu pertsonalean, energia gutxiago kontsumitu dezakegu, argia itzaliz piztuta egon behar ez duenean, autoa gutxiago erabiliz, etab.
Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?Egokiena herri bakoitzak bere energia sortzea da, horrela kostu gutxiago egongo lirateke eta ekosisteman ere kalte gutxiago egongo lirateke.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Eolikoak eraiki eta instalatzeak ez luke arazorik sortuko beti ere herriaren mesedetan baldin bada.
Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Inoiz ez. Badakit ideala dela, baina inoiz ez dut erabiltzen.