Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
CO2 kopurua murrizteko, eguzki plaka gehiago jar daitezke, kotxe elektriko gehiago sortu eta garraio publikoa gehiago erabili.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Egin dezakegu baina zaila da, zeren eta mundu azkar batean bizi gara. Nire uztez, benetan behar diren gauzak erabiltzea izango zen onena, ez luxuzko gauzak erabiltzea.
Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Bai. Ohiturak aldatuz gero eta luxu gutxiagorekin.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai. Lagungarria baldin bada bai; bestela, ez.
Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Niri ideia ona iruditzen zait, zeren eta, kotxe elektrikoak ez direnak, gasolinaren bidez asko kutsatzen dute eta atmosferari kalte handia eragiten dio.