Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Uste dut energia berriztagarri gehiago erabili beharko genituzkela"

Jon Berastegi 2023ko mai. 1a, 00:00

Maria Calero zumaiarra elkarrizketatu dugu energiaren gaiari buruz.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun  energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen  klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?
Energia berriztagarri gehiago erabili beharko genituzkela.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili?
Energia iturri garbi gehiago erabili.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...)
Termostatoaren graduak gutxitu ditugu kontsumoa murrizteko.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke?
Bai, guztatuko litzaidake.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?
Ez, kotxea ondo dagoelako eta ez dugulako aldatzeko beharrik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide