Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Herrialde bakoitzak energia kontsumoa murrizteko lan egin behar du"

Naiara Solas 2023ko mai. 1a, 00:00

Oscar Solas elkarrizketatu dugu energiaren gaiaren inguruan daukan iritzia ezagutzeko.

Europan daukagun energia kontsumo maila mundu osora zabalduko balitz, hiru planeta beharko genituzke. Bidezkoa iruditzen al zaizu? 
Ez, ez zait bidezkoa iruditzen, baina uste dut herrialde bakoitzak kontsumo hori murrizteko lan egingo beharko lukela.

Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Bai, nik uste dut baietz, zaila dela, baina nik uste dut aire-sorgailu gehiagorekin eta eguzki-plakak jarrita egin daitekeela.

Herri bakoitzak bere energia sortu beharko luke, edo onargarria da behar den energia kanpotik ekartzea?Oraintxe bertan argi dago kanpotik ekarri egin behar dela, baina, nire ustez, pixkanaka herri edo herrialde bakoitzak bere energia sortzen joango beharko litzateke.

Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Ez dit grazia handirik egiten, baina, tira, gauzak ondo eginez gero planetaren kalitatea hobetzen bada, prest egongo nintzateke.

Norberaren kotxea erabili ordez garraio publikoa erabilita, CO2 gutxiago isurtzen dugu. Zuk ba al duzu garraio publikoa erabiltzeko ohitura?
Erosotasunagatik, erabiltzeko ohitura gutxi dut, baina gehiago erabili behar dugula pentsatsen dut.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide