Nolako herria: elkarrizketak 2023

"Nahiago ditugu diesel autoak, nire uztez hobeagoak dira"

Unax Zendoia 2023ko mai. 1a, 00:00

Zumaia 2050ean nolako izango den jakiteko elkarrizketa bat egingo diogu Arantxa Atxega zumaiarrari. Hainbat gairi burus hitz egingpo dugu, baina gehienbat energiari buruz.

Zientzialariek diote iturri fosiletatik (petrolioa, ikatza, gasa) lortzen dugun energiak CO2a isurtzen duela atmosferara eta horregatik ari dela gertatzen klima aldaketa. Zer iritzi daukazu horren inguruan?  
Egia da azken urteetan egin diren hainbat ikerketek erakutsi duten bezala, iturri fosiletatik lortutako energia CO2 asko isurtzen dutela. Baina hala ere, nire ikuspuntutik, energia lortzeko modurik egokiena horiexek direla. Hau da, petrolioa, ikatza eta gasaren bidez betidanik horrela egin delako.

Zure ustez zer egin beharko litzateke aurrena, kontsumitzen dugun energia kopurua murriztu edo energia iturri garbiak erabili? 
Nik esango nuke, lehenik eta behin, energia kontsumoa murriztu egin behar dela, izan ere, Euskal Herriko biztanleriaren gehienak energiaren kontsumoa ez du begiratzen. Ondorioz, energia kantitate handi bat kontsumitzeraino iritsi daitezke eta honexegatik energiaren beharra handitu egiten da, CO2aren isurpena handituz.

Etxean energia kontsumoa murrizteko neurririk hartu al duzue? (Adibidez: berogailua gutxiago piztea, etxea hobeto isolatzea (leihoak aldatuta edo fatxada berrituta), argia gutxiago piztea, kotxea gutxiago erabiltzea...) 
Egia esan, bai hartzen direla neurriak, ez pentsatuta eta borondatez, baina azkenean egunerokotasunean bai saiatzen zara argia ez alferrik piztuta edukitzen, beharra dagoenean bakarrik izaten, eta berogailua baita ere. Azkenean, ikusita zer prezioetan dagoen, bai saiatu garela beharra dagoenean bakarrik pizten. Isolamenduari dagokionez, ni bizi naizen lekuan ez da neurririk hartzen izan ere ez dugulako beharrik ikusten. Autoaren ikuspuntutik, nik eta nere senarrak kanpoan egiten dugu lan eta autoa erabiltzen dugu. Hala ere, konpartitu egiten dugu.

Zure etxeko argindarra eguzki plaken bidez sortutako energiarekin lortzeko aukera bazenu, egingo zenuke? Bueno egia esanda, niri gustatuko litzaidake eguzki plakak jartzea. Hori bai, oso zaila ikusten dut ni bizi naizen lekuan hau lortzea izan ere eguzkiak ez duelako jotzen. Baina gure aurreko bizilagunak orain dela gutxi jarri dituzte eta esan didatenez oso errentagarria da.

Zure kotxea elektrikoa al da? Ez bada, zergatik ez duzu aldatu? Baldin bada, zergatik aldatu duzu?  
Ez egia esanda guk ditugun bi autoak diesel motorrarekin funtzionatzen dute. Biak berri samarrak dira baina beste bat erosteko momentuan bai agian hibrido bat erosiko genukeela. Hala ere, nahiago ditugu diesel autoak, nire ustez hobeak dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide