Klima aldaketaren arazoari aurre egiteko atmosferara isurtzen den CO2 kopurua nabarmen murriztu behar da. Nola egin daiteke hori?
Oraingoz oso zaila da hori egitea gizarte kontsumista batean bizi garelako.
Uste duzu gure gizarte ereduan posible dela energia kopurua murriztea? Zer egin dezakegu?
Uste dut energi kopurua ezin dela murriztu, aurreko galderan bezala, gizarte kontsumista batean bizi garenez zenbat eta gehiago kontsumitu ekonomiarentzat hobe, zenbat eta gutxiago kontsumitu ekonomiarentzat okerrago. Zer egin dezakegun? amildegira joan, erori eta berriro hasi.
Zure iritziz posible da gure energia beharrak asetzea soilik energia iturri garbiekin?
Ez.
Gure herriko mendietan eolikoak jartzeko prest zeundeke? Eta itsasoan?
Bai, eolikoak jartzeko prest egongo nintzateke baina aurrena estudio bat beharko nuke, non ikusten den zer eragin edukiko lukeen onek naturan.
Kotxe elektrikoa bultzatzen ari da Europako Batasuna CO2 gutxiago isurtzeko atmosferara. Estrategia ona iruditzen al zaizu?
Ideia bezala bai, baina estrategia eta kotxe elektrikoa gaur egun non dagoen ez dut garbi ikusten, autonomia gutxi, kargatze denbora izugarriak, kotxea bera garestia, eta CO2 isurtzea ez da bakarrik eskapeko tututik irteten.