Euriak ez ditu herritarren umorea eta festa giroa zapuztu

Julen Imaz-Andrea Zipitria 2023ko api. 16a, 09:20

Atzo eguerdian abiatu ziren santelmoak izen bereko ermitaren ingurutik txupinazoa botata, eta lehen orduetan herritarrak gogotsu zebiltzan festan murgilduta. Hemen, herritar horietako batzuen iritziak.

Gaur eta bihar ere izango da zer ospatua Zumaian. Hau da egitaraua:

Igandea, 16

8:00, Goiz soinua Ustekabe txarangarekin.

11:00-13:30, Oxford aretoan, Santelmoetako XX. Scalextric torneoa.

11:30, Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko arrantzale zaharrentzat.

12:00, Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda.

13:00, Ustekabe txarangaren saioa.

16:30-19:00, Oxford aretoan, Santelmoetako XX. Scalextric torneoa.

17:00 Udaletxetik irtenda, Buruhandi eta Erraldoiak.

18:00, Txosnagunean kontzertuak: Karter eta Hoben.

18:30, Torreberri, antzerkia: Patata Tropikala, Azken eguzkilorea.

18:30, Ustekabe txarangaren kalejira.

22:15, Danborrada Berezia.

22:30, Kofradia, dantzaldia: Joselu Anaiak.

Gauerdian, Kofradian, Bandera igotzeaJose Luis Doval marinel ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak.

Danborrada amaitutakoan, berbena Joselu Anaiak taldearekin Kofradiako plazan.

00:30, Txosnagunean, pintxada: Esther Sound System.

Astelehena, 17: San Telmo Eguna

10:15, Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.

10:30, Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie.

11:30-14:00, Odietan, puzgarriak.

12:30, Incansables txaranga.

16:30-19:00, Odietan, puzgarriak.

17:30, Aitzuri pilotalekua, esku pilota partida profesionalak.

18:00, Kofradian, Plaza Dantzak eta gehiago.

18:30, kalejira Incansables txarangarekin.

19:30-22:30, Kofradian, dantzaldia: Lotxo.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide