Umeen danborradak herriko kaleak alaitu ditu eguerdian

Julen Imaz

Sagarbidetik Beheko Plazara arteko kalejira egin du gaur eguerdian haurren danborradak. Kofradia parean geldialdia egin, eta San Telmo martxa jo dute. Eguraldi paregabearekin, herriko txokoak alaitu dituzte txikienek.

San Telmo jaietako ekitaldi berezienetakoa izan da eguerdian herrian: haurren danborrada. Dozenaka neska-mutil atera dira Sagarbidetik Beheko Plazara arteko ibilbidea egiteko, herria beren doinuekin alaitzera. San Telmo martxa jota amaitu dute kalejira. Eguraldi paregabea izan dute lagun gaurkoan, gainera.

Ikusi hemen argazki bilduma.

 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide