Danbor hotsez eta marinel jantziez bete ziren atzo gauean Zumaiako kaleak. Momentu berezia izaten da jaietan bandera igoerarena, danborradak lagunduta, Arrantzaleen Kofradiako bandera mastan gora igotzen baitute urtero. Aurtengoan, Jose Luis Doval marinelari egokitu zaio lan horiek egitea. Musika Bandak San Telmo Martxa abestia jotzearekin batera igo zuen Dovalek bandera, eta bertan izango da festek iraun bitartean.