GRI Castings enpresak Zestoako lantegia itxi eta 61 langile kaleratuko dituela salatzeko manifestazioa egin zuten ostiralean, San Telmo festak hastearekin batera, Zumaian. Enpresa Batzordeak –ELA eta LAB– deituta egin zuten mobilizazioa, GRI ez itxi! lelopean. Batzordeko kideen arabera, "manifestazio jendetsua" izan zen, eskualdeko langile eta talde ezberdinetako jendea gerturatu baitzen.
Enpresaren itxieraren harira, negoziaketa mahaia berriro elkartuko da aste honetan. Enpresa Batzordeak jakinarazi duenez, "printzipioz", ostegun honetan, hilak 20, egingo dute "epe honetako azken bilera".