Herritar guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute San Telmo Egunerako. Izan ere, ohiko ekitaldiez gain, puzgarriak ezarri dituzte Odieta inguruan, eta haur nahiz guraso ugari elkartu da bertan goiz partean.
Arratsaldean ere izango dute etxeko txikienek puzgarriez gozatzeko aukera, 16:30etatik 19:00ak bitarte.