Entsegu saio ugariren ondoren, kalez kale aritu zen igandean haurren danborrada. Etxezarreta kalea, moila, Erribera, Beheko plaza... danborren burrunba entzuteko aukera izan zen herriko gune horietan.
Egun handia igarota, haur danborradan aritu ziren txikiek beste ekitaldi bat izan zuten atzo: Otezuri zentroko egoiliarrak bisitatu zituzten, eta haiek ere izan zuten santelmoetako ekitaldi honetaz gozatzeko aukera.