Nagusiei zuzendutako jarduera ugari izango da Zumaian datozen egunetan

Maria Maya Manterola

Gizarte Zerbitzuek oroitarazi dute adinekoei eta familiei informazioa eman, balorazioa egin nahiz baliabide eta prestazio egokietara bideratzeko aholkularitza eskaintzen dutela. 

Nagusiekin nagusientzat lelo hartuta, adinekoei zuzendutako jarduera andana izango da datozen egunetan Zumaian. Udaleko Gizarte Zerbitzuek ekitaldi horien berri ematearekin batera, gogorarazi nahi izan dute adinekoei eta familiei informazioa eman, balorazioa egin nahiz baliabide eta prestazio egokietara bideratzeko aholkularitza eskaintzen dutela. 

Asteazkenero ordubeteko ibilaldia egiten dute 10:00etan hasita. Horrez gain, ondorengo hitzorduen berri eman dute –Brankan (943-86 22 00) eman daiteke horietan parte hartzeko izena–:

  • Apirilak 20 eta 27. 10:30-12:30. Erorketak saihesteko tailerrak Oxford aretoan, osasun eta kirol arloko profesionalen eskutik. 
  • Maiatzak 6. 18:00. Maiatza Dantzan +60 dantzaldia Joxe Mendizabalekin, Eusebio Gurrutxaga plazan. 

Ondorengo jardueretarako, berriz, kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi beharko da:

  • Maiatzak 8. 17:30. Eskulanen oinarrizko tailerra, Hogarrean. 
  • Maiatzak 15. 17:30. Joskintzaren oinarrizko tailerra, Hogarrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide