Ostiralera bitarte bisitatu ahal izango da Angel Olabarriaren erakusketa

Maria Maya Manterola

Angel Olabarriaren erakusketan bisitariak, argazkiei so. (Juan Luis Romatet)

Zumaiako txoko ezberdinetan ateratako argazkien bilduma osatu du Olabarriak azken zortzi urtean. Apirilaren hasieran Oxford aretoan jarri zituen horietako batzuk ikusgai; ostirala izango da bilduma ikusteko azken eguna.

Angel Olabarria (Azpeitia, 1962) duela zortzi urte hasi zen herrian argazkiak ateratzen, Agedita zapatadendan lanean hasi zenean. Azpeitiako Argazki Elkarteko Kidea da gaur egun, eta Zumaian ateratako argazkiekin bilduma bat osatu du. Apirilaren hasieratik izan da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan, eta azken egunak dira bilduma ikusteko. Ostirala izango da azken eguna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide