Tomate landarea osasuntsu edukitzeko kontuan hartu beharrekoak azalduko dituzte apirilaren 24an, astelehena, Keretxudiko Baratze Parkean. Izan ere, landaketa distantziak, zaintza nahiz tratamenduak kontuan hartu beharrekoak dira landarearen biziraupenean, eta gako horiez arituko dira saioan, 18:00etatik 19:30era.
Baratzeetako erabiltzaileak nahiz gainerako herritarrak gerturatu daitezke saiora, eta doakoa izango da parte hartzea.