Hilaren 27ra arte dago padel txapelketan izena ematea

Juan Luis Romatet 2023ko apirilaren 19a

Bigarren urtez jarraian, Zumaiako Kirol Patronatuak padel txapelketa antolatu du. Proba honetan partu hartu nahiko duten lagunek apirilaren 27ra arte dute izena emateko azken aukera.

Gero eta herritar gehiago aritzen da padelean Lubaki kiroldegiko kanpoaldean egokitutako pistetan. Aurten, gainera, pista hauek araudira egokitzeko zenbait lan egin ditu patronatuak, baita sabaia luzatu ere.

Parte hartu ahal izateko izen emate orria bete eta ordainketa egin beharko da eta Lubaki Kiroldegiko sarreran laga epea amaitu aurretik. Ez da partaide mugarik egongo. Bikote bakoitzak ordezko jokalari baten izena eman beharko duela ere azaldu dute antolatzaileek. 

Lubakiko bazkide direnek 30 euro ordainduko dituzte bikoteko, eta bazkide ez direnek 30 euro bikoteko, gehi kiroldegiko sarrera edo bonoa pertsonako. Bono horrek kiroldegi guztia erabiltzeko aukera emango diete parte hartzaileei.

Ordainketak egiteko bi aukera daude: Lubaki kiroldegian bertan txartelarekin edo eskuz; edo diru sarrera bidez ES33 2095 5174 9810 6426 5134 kontu korronte zenbakian. Sarrera egiterakoan bikotearen izen-abizenak zehaztu beharko dira. 

Partida hiru setetako onenak irabaziko du; tie breaka eta urrezko puntua izango direla ere iragarri dute antolatzaileek. Txapelketako jardunaldi bakoitza astelehenetik igandera jokatzeko aukera izango da.

Txapelketa antolatzeko edo azken xehetasunak erabakitzeko bilera apirilaren 28an egingo dute, 19:00etatik aurrera Lubaki kiroldegian bertan. Talde bakoitzeko pertsona bat azaldu beharko da gutxienez. Bertan egingo da taldeen zozketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide