2022-2023 zine forum denboraldiko udaberriko txandari gaur emango dio hasiera Ostarrena zine klubak. Ekainaren erdi aldera arte bost film emango ditu Aita Mari zinema aretoan, eta horietatik lehena gaur bertan ikusteko aukera izango da: El triangulo de la tristeza film suediarra, hain zuzen. Saio guztiak ostegunetan izango dira, 19:00etan hasita.
Ruben Östlund zinemagile suediarraren azken lana da Zumaian ikusi ahal izango zena, eta bere aurreko filmarekin gertatu zen bezala, 2017ko The Square-ekin, alegia, Canneseko zine jaialdiak ematen duen sari handiena, Urrezko Palmondoa irabazi zuen.
Sinopsia: Modaren Astearen ondoren, Carl eta Yaya modelo-bikote eta influencer-ak luxuzko itsas bidaia bateko yate batera gonbidatu dituzte. Tripulazioak harrera ona egiten die gonbidatu aberatsei, baina kapitainak ez du kabinatik atera nahi, gala-afari ospetsua laster iritsiko den arren.
Beste lau film
Ekainaren erdi aldera bitartean beste lau film emango ditu Ostarrenak udaberriko ziklo honen barruan.
Maiatzak 4: Utama.
Maiatzak 18: Hasta los huesos.
Ekainak 1: Holy spider.
Ekainak 15: Los reyes del mundo.