Argitaratu dute udazaintza zerbitzuko hezitzaileen lan poltsako behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda

Erredakzioa 2023ko apirilaren 19a

Udazaintza zerbitzurako onartutakoen eta baztertutakoen behin behineko zerrenda argitaratu dute. Interesdunek apirilaren 25era arte dute helegiteak aurkezteko epea. 

Bi urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua eskainiko da aurten ere uda sasoian. Udazaintza izeneko zerbitzu hau jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarrituta dago.

Zerbitzu honetan hezitzaile lanetan aritu nahi zuten pertsonek martxoaren 20a baino lehen eman behar zuten izena. Behin epea amaituta, eta baldintzak kontutan hartuta, onartuen eta baztertuen zerrenda iragarri du Zumaiako Udalak. Hemen ikus daiteke. Helegiteak aurkezteko aukera ere izango da, apirilaren 25era arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide